Beasain-Durango eta AHT: erakusketa eta hitzaldia proiektuak azaltzeko

Usoa Agirre 2010eko martxoaren 30a

Beasain-Durango autobideko Bergara-Zuarraga zatiaren proiektua ikusgai dago eta alegazioak egin daitezke apirilaren 20a bitartean. Bestalde, AHTren Bergara-Antzuola tarteko desjabetzeen espedientea bidali dute udalera. Proiektu horri alegazioak egiteko epea apirilaren 14an bukatzen da. Herritarrei informazioa errazteko asmoz, erakusketa eta hitzaldia antolatu ditu udalak.

Autobidea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura Departamentuak GI-632 errepidearen Bergara-Zumarraga zatiko saihesbidearen proiektua jarri du ikusgai. Alegazioak egiteko epea datorren apirilaren 20an bukatzen da.

AHT

Bestalde, Antzuolako eremuan "Euskal Herriko Trenbide sare berrian plataformaren eraikuntza proiektua, Bergara-Antzuola tartea" proiektuaren lanak direla eta, Estatuko Gobernuaren Ordezkariordetzak derrigorrezko desjabetze espedientea bidali du udalera jendaurrean jartzeko. Proiektu horri alegazioak egiteko epea apirilaren 14an bukatzen da.

Erakusketa

Gaiak:

  • Bergara-Zumarraga errepidearen proiektua
  • Bergara-Antzuola AHT proiektua

Egunak: apirilak 6, 7, 8 eta 9.

Tokia: udaletxeko batzar aretoa.

Orduak: bulego orduak.

Hitzaldia

Gaiak:

  • Bergara-Zumarraga errepidearen proiektua
  • Bergara-Antzuola AHT proiektua

Egunak: apirilak 8, eguena.

Tokia: Torresoroa.

Ordua: 18:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak