Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AKE elkarteko zuzendaritza taldeak bazkide berriak egiteko kanpaina jarri du martxan. Herriko tabernetan horretarako propio jarri dituzten paperak bete daitezke; edo, partidu egunetan Eztalan bertan bazkide egiteko aukera egongo da. Urteko kuota da 29 euro. Bazkideek, futbol zelaira sartzeko sarrera ordaindu behar den egunetan ez dute zertan ezer ordaindu beharko. Hori da bazkide izatearen abantailetako bat. Garrantzitsuena, baina, elkarteari ematen zaion laguntza ekonomikoa da. Gaur egun, 200 bazkide inguru ditu Antzuolako elkarteak.