Baserrietako ur horniduraren egoera ezagutu nahi du Udalak

Aintzane Irizar 2007ko urr. 31a, 13:29
Galdetegi bat banatu dute, ur horniduraren eta saneamenduaren egoeraren berri jakiteko.

Ur hornidurari eta ur zikinen bilketari dagokionez, baserriak zein egoeratan dauden jakin nahi du Udalak. Horretarako, galdetegi bat banatu diete herriko baserritar guztiei. Erantzunak jaso eta gero, Udaleko Nekazaritza Batzordeak egingo du ebaluazio orokor bat, auzoz auzo.

Aurreko legealdian egin zen proposamen eta aurre-proiektu bat baserrietara Urkuluko ura eramateko eta ur zikinak biltzeko eta tratatzeko. 3.336.616 eurokoa zen aurre-proiektuaren aurrekontua. Jose Mari Iturbe (Zutik-EB-Aralar) da Nekazaritza Batzordeko arduraduna. Zera azaldu du Iturbek: "Baserri guztien egoera eta baserritarren interesa ezagutu ondoren erabakiko dugu aurre-proiektu horrekin zer egin; gainera, dauden aukera guztiak aztertuko ditugu sakon". Aurre-proiektuaren bideragarritasuna eta finantziazio bideak ere aztertuko ditu Udalak.

Ur hornidurari dagokionez, bi aukera darabil eskuartean Nekazaritza Batzordeak: Urkuluko ura erabiltzea, kaleko etxeetan bezala, edo herriko iturburuetako ura erabiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak