Banka etikoaren gaineko hitzaldia, eguenean

Irati Agirreazaldegi 2009ko eka. 8a, 13:33
Eguenean, ekainaren 11n, banka etikoaren gaineko hitzaldia egingo du Fiare Fundazioko Juan Gabirik Olaranen 19:00etan. Zer den jakin nahi duenak hari entzuteko aukera izan arren azaltzeko eskatu diogu hitzaldiaren aurretik.

Zer da Fiare?
Inbertsio eta aurrezki erantzulerako beste erakundeek osatutako fundazioa da. Ez du dirua irabazteko asmorik eta ez dira onartzen alderdi politikoak eta enpresak. Gehienak dira gobernuz kanpoko erakundeak, bazterkeriaren aurkakoak… Fiareren sorrerako helburua zen ikerketa bat egitea eta topatzea modu berriak jendearen aurrezkiak kudeatzeko; dirua bideratzeko gizartearen onerako proiektuetara.

Eta banka etikoa?
Banketxe batean dirua uztean banketxeak dirua kudeatzen du eta trukean etekina eman; baina askotan ez da jakiten dirua zertan inbertitzen den. Askotan enteratzen da bezeroa dirua erabili dela berak nahi ez lukeen gauzetan. Hortaz, Fiareren helburua zen ikustea Europan zer egiten zen beste bide batzuk eskaintzeko jendeari. Norbaitek dirua ipintzen duenean eskubide osoa du jakiteko diru horrekin zer pasatzen den. Gainera, balore batzuk izanez gero, dirua inbertitzeko balore horiekin sortzen diren proiektuetan; hegoaldeko arazoei aurre egiteko, bidezko merkataritzan... hori da banka etikoa.

Gurean indarrean dago?
Asmoa leku guztietan dago, baina krisia dela-eta jendeari ideia polita iruditu arren, hor sartzeak ez duela merezi uste dute. Azken urteetan gertatutakoa eta banketxeek sisteman duten eragina ikusita, sistema hori nahi ez dugun bidetik badoa beste mota bateko banketxeak behar ditugu. Hortaz, gero eta jende gehiago dago prest horrelako proiektu batean parte hartzeko. Iaz %50eko hazkundea izan genuen.

Aurrerantzean toki zabalagoa hartuko du banka etikoak?
Momentuz sinbolikoa da. 17.000.000 euro kudeatzen ditugu eta Espainiako Estatuan sisteman daude 1,2 bilioi euro; hortaz, ez gara inoiz ezagunak izango ezta beste banketxeen arerioak ere. Oraingoz banketxe etiko batean ez da posible, esaterako, txekeak eskatzea. Bost urteko epean lurralde historiko bakoitzean baliteke bulego bat izatea eta 100.000.000 euro kudeatzera pasatzea.

Non dituzue bulegoak?
Bulego finkoak Bartzelonan eta Bilbon; eta egun baterako bulegoak Gasteizen, Iruñean, Irunen eta Donostian. Asmoa da jendeak interesa azaldu ahala, gehiago izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak