Antolatzaileek esan digutenez, urte gehienetan etxebizitza berdintsuak dira apainketan ahalegin berezia egiten dutenak. Hala ere, saiatzen dira sarituak beti berdinak izan ez daitezen. Izan ere, baliteke etxebizitza batzuek dauden tokian daudelako edo balkoiak zein leihoak alde eguzkitsuagoan dituztelako besteek baino gehiago edertzea. Horretarako auzo ezberdinetan arreta ipintzen dute besteak beste herritarren ahalegina saritzeko.
Udaleko ordezkariak arduratzen dira 90 euroko sariak zein herritarri emango dizkieten erabakitzeaz. Horretarako sari banaketa baino egun batzuk lehenago herrian barrena egingo dute bueltatxoa eta atentzioa ematen dieten leihoak eta balkoiak zein diren esango dute. Sari banaketa ekainaren 23an egingo dute.