Maiatzera bitartean egongo da zabalik, zapatuetan eta domeketan, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Ordutegi horretan, bi begirale egoten dira gaztetxoekin. Orain, aztertzen dihardute datorren urtetik aurrera gauetan zabaltzeko aukera. Gauetako zerbitzua martxan ipiniko balute, zapatuetan 21:00etatik 23:00etara bitartean egongo litzateke irekita.
Ordutegia hori bada ere, ekintza bereziren bat egonez gero, horren arabera egokituko dute ordutegia ere.
Euskararen eguna
Ekintza bereziak egin ahal izateko dirua ateratzeko, azaroaren 30ean gaztetxoek pintxoak salduko dituzte Zurrategin. Euskararen Egunaren aitzakian, Hamaika Bertuteko bertsolariek saioa eskainiko dute 19:00etan, eta gaztetxoen ekimenarekin uztartu nahi dute ekitaldia.