8:46: Kamioi batek matxura izan du Deskarga gainean eta geldi dago karril bat oztopatzen. Oraintxe hasi dituzte kamioia erretiratzeko lanak eta auto-ilarak sortu dira bai Zumarraga aldera, bai Antzuola aldera. Kontuz, beraz, Deskargatik pasa behar baduzue.