Aurten hasiko dituzte Deskargako tunela egiteko lanak

Usoa Agirre 2010eko otsailaren 25a

Beasain-Durango errepidean, Gipuzkoako aldean Zumarragatik Bergararako zatia falta da eraikitzeko. Zumarragatik Urretxura bitarteko lanak egiten ari dira eta aurten bukatuko dutela adierazi dute Foru Aldundiko ordezkariek. Eguenean zati horretako lanak ikusten izan zen Markel Olano ahaldun nagusia. Adierazi dute, era berean, Deskargako tunela egiteko lanak aurten hasiko dituztela.

Zumarraga-Urretxu

Udalerriak: Zumarraga, Urretxu, eta Legazpi

Luzera: 2,1 kilometro

Obraren aurrekontua: 48 milioi euro

Kontratista: Amenabar – Brues y Fernández aldi baterako enpresa batasuna

Obra zuzendaritzaren aurrekontua: 2,3 milioi euro

Obren zuzendaritza: Euroestudios

Egitura nagusiak:

  • Argisaoko tunela (900 m)
  • Urolako zubibidea (266 m)
  • Urretxu-Legazpiko lotunea
  • 4 azpiko pasabide  
Diputazioko arduradunen esanetan lanok "erritmo onean doaz" eta dagoeneko "exekuzio proiektuaren bi heren osatuta daude".

Beasain-Bergara ardatzaren datu batzuk

Luzera: 23 kilometro 

Aurrekontua: 300 milioi euro (estimazioa) 

Egoera

  • Beasain (N-I) – Zumarraga (Irekita) 

  • Zumarraga –  Urretxu/Legazpiko lotunea (lanean, irekiera 2010ean) 

  • Urretxu/Legazpi – Antzuola (Deskargako tunela) (lanen hasiera 2010ean) 

  • Antzuola – Bergara (AP-1) (eraikuntza proiektua idazten)

Zumarraga-Urretxu errepide zatia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak