Athletic-eko eta Antzuolako beteranoak aurrez aurre

Irati Agirreazaldegi 2008ko ots. 1a, 12:38
Antzuolako Futbol Taldeko beteranoek Athletic-eko beteranoen aurka jokatuko dute Xabier Barkeroren omenez, bihar, zapatua, 16:30ean, Eztalan.

Andoni Azkargorta taldeko kideak esan digu zazpigarren aldi honetan ere gogoz daudela partidua jokatzeko: "Batzuek aspaldi utzi zioten futbolean jokatzeari, beste batzuek orain dela urte batzuk, baina denok jardungo dugu gustura. Lagunok Barkero gogoratzeko modu polita da".

Serio jardungo dute, baina  ondo pasatzea da asmo nagusia. "Entrenamenduak egin ditugu eta sasoian ipintzeko ere balio izan digu. Hala ere, gure asmoa ez da gogor lehiatzea; ikuskizun polita eskaini nahi dugu", esan digu Andoni Azkargortak.

Oroigarriak izango dira gero talde irabazlearendako, baita Barkeroren senideendako  ere. Ondoren, luntxa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak