Bestalde, ikasturte berrian gimnasioa erabili gura dutenendako izenemate epea atzo zabaldu zuten. Ikastaroetan parte hartu gura dutenek edo bazkide txartela egin gura dutenek gimnasioan eman behar dute izena.
Askotariko ikastaroak egingo dituztela esan digu Azkaratek; besteak beste, pilates, spinning, total fitness, aerobik, gazteendako batuka, umeendako karatea, mantenimendu gimnasia eta hirugarren adinekoendako gimnasia. Gaineratu digu ikastaro batzuen ordu eta eguna aldatu egin dituela.