Astelehenean emango dute AHTren bigarren zatiaren berri

Irati Agirreazaldegi 2009ko ira. 16a, 17:30
Udaletxera ailegatu da AHTren Antzuolako tarteko bigarren zatiaren proiektua. Proiektuaren informazio zuzena emateko batzar irekia egingo dute.


Bilera irailaren 21ean, astelehenean izango da 19:00etan izango da Torresoroan. Ondoren, hilaren 22an, 23an eta 24an udaletxeko batzar aretoan proiektua ikusgai ipiniko dute.

Zubia 30 metroko altueran

Lehenengo zatiaren proiektua erakutsi zutenean egin zuten bezalaxe, oraingoan ere, herritarren alegazioak jasoko dituzte eta komeni da  irailaren25a baino lehen alegazioak egitea.

Bigarren zati hori Egurribai baserriaren inguruan hasiko litzateke, tunela amaituko den tokian eta San Blas aldean, trena hurrengo tunelera sartuko litzatekeen tokian amaitu.

Zati horretan ia dena biaduktua izango da eta ia bigarren tramo horren zati handiena zubibide horrek hartuko duenez, garrantzitsuena ere izango da. Guztira zazpi zutabe eta 500 metro inguru izango ditu 30 metroko altueran egongo den zubiak. Hortaz, sekulako begi-inpaktua eragingo du. Gainera, kontuan hartu behar da Deskarga inguruan errekaren eta errepidearen gainetik pasako dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak