Askotariko dantza ikastaroak egongo dira abenduan hasita

Aintzane Irizar 2007ko aza. 16a, 12:50
Sevillanak, flamenkoa, dantza modernoa, funky-a eta biodantza ikasteko aukera egongo da herrian, abendutik aurrera.

Udalak bere aldetik pintxoak eta eskulanak egiten ikasteko ikastaroak antolatu ditu, Eusko Jaurlaritzaren laguntasunarekin; bestalde, hainbat dantza ikastaro antolatzeko laguntza eskaini du. Dantza modernoa eta funky-a, sevillanak, flamenkoa eta biodantza ikastaroak egongo dira, abendutik hasita. Ekimen pribatuak dira ikastaro horiek guztiak, baina, Antzuolako Udalak laguntasuna eskaini die ikastaro horien antolatzaileei: lokalak laga dizkiete eta udaletxean eman ahal izango da izena.

Pintxoak eta eskulanak

Udalak pintxo eta eskulan ikastaroak antolatu ditu, Eusko Jaurlaritzaren laguntasunarekin.

Pintxo ikastaroa hasiko da abenduaren 4an, martitzena, eta 20 ordukoa izango da. Martitzenero izango dira eskolak, 18:00etatik 20:00etara. 20 euro izango da ikastaroaren prezioa.

Eskulan ikastaroa, bestalde, urtarrilaren 12an hasiko da; ikastaro hau ere 20 ordukoa izango da. Eskolak izango dira zapatuetan, 10:00etatik 11:30era. Prezioa da 20 eurokoa.

Informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak udaletxera jo beharko du.

Dantza ikastaroak

Askotariko dantzak ikasteko aukera izango da herrian datozen hilabeteetan. Dantza modernoa, funky-a, sevillanak, flamenkoa eta biodantza, hain zuzen ere. Biodantza ikastaroa eskainiko dute hilabetean behin, martitzen baten, 19:00etatik 21:00etara. Gainerako ikastaro guztiak eskainiko ditu Blanca Esther Carrasco irakasleak. Dantza moderno eta funky ikastaroa izango da eguaztenetan, 19:00etatik 21:00etara. Sevillana ikastaroak izango dira martitzen eta eguen goizetan, 10:00etatik 11:00etara. Flamenko eskolak, azkenik, martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 19:00etara.

Ikasle kopuruaren arabera zehaztuko dituzte irakasleek ikastaroen prezioak. Udaletxean eman behar da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak