Arrolak Finalista Eguna eta kanpaldia antolatu ditu

Aintzane Irizar 2007ko abu. 30a, 14:43
Iraileko lehen asteburuan urtero egiten duten moduan, Arrolakoek Finalista Eguna antolatu dute domekarako, irailak 2. Hurrengo asteburuan, bestalde, Nafarroako Lerate herrian egingo dute kanpaldia.

Domekan, irailak 2, ospatuko du Arrolak Finalista Eguna Trekutzen. 09:00etan irtengo dira mendizaleak Herriko Plazatik eta mendi ibilaldia egingo dute Trekutzeraino, Uzarragatik, Arrasate baserritik, eta Kostarratzutik pasatu eta gero. Trekutzen salda eta ogitartekoak banatuko dizkiete mendizaleei.

Bestalde, hurrengo asteburuan, kanpaldia egingo dute Arrolakoek. Datorren asteburuan izango da hori, irailaren 8tik 9ra, hain zuzen ere. Lerateko (Nafarroa) kanpinera, Aritzaleku kanpinera, joango dira aurten. Martitzenean, hilak 4, duzue irteera horretarako izena emateko aukera, Arrolaren egoitzan (Kalebarrenen), 19:00etatik 20:00etara. Baita Finalista Egunean bertan ere. 11 urtera arteko neska-mutikoek 28 euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, 35 euro.

Irailaren 8an, 09:00etan irtengo dira Sagastitik. Lehenengo egunean, zapatuan, Urederrara ibilaldia egingo dute; bazkalostean, kanpineko igerilekura joango dira. Domeka goizean ere mendi ibilaldia egingo dute Lerate inguruan; arratsaldean igerilekuan ibiliko dira eta iluntzerako itzuliko dira Antzuolara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak