Lehenengo bilera denek elkarrekin egingo dute; eta, Xabier Kerexeta historiagileak azalduko du gaia objektiboki. Ondorengo biak bi taldeek euren aldetik egingo dute. Azkeneko bileran berriro elkartuko dira adostasunera iristeko asmoarekin. Politikoak talde horietatik kanpo geratuko dira.
Gai berezia da
Alkateak adierazi du gai berezia dela: "Kuriosoa da herri batek zalantzan jartzea armarria eta sinboloak". Foru diputatuak esan du Kudeatuz programaren bitartez "kultura politiko berria" sortu gura dutela.