Armarriaren gaineko txostena aurkeztuko du Udalak bihar Olaran etxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko mai. 3a, 13:20
Bihar, martitzena, aurkeztuko du Udalak armarriaren gainean adituek esandakoekin egindako txostena. Bilera irekia izango da: herritarrak eta herriko taldeak daude gonbidatuta. 18:30ean izango da bilera Olaran etxean.

Balorazioa

Martxoan zehar egin zituzten hitzaldietan oinarrituta dago txostena. Historian eta armarrietan adituek esandakoa jaso eta balorazioa egin du Udalak.  "Gaia kokatu dugu, eta martxoko hitzaldietan jasotakoaren balorazioa egin, eta ondorioak atera ditugu", azaldu du Pedro Iturbe alkateak.

Nabarralderekin bat

Udalak bere aldetik proposatuko du armarritik 12 kanoiak kentzea; baina ez da "proposamen zehatza" izango. "Hau da, bat egiten dugu Nabarraldek eskatutakoarekin, kanoiak kentzearen alde gaude, baina ez dugu zehaztu zer sartu kanoien lekuan", dio alkateak. Bilerak balioko du herritarren iritzia jasotzeko.
Iturbe alkateak azaldu du armarritik 12 kanoiak kentzeko ze prozesu jarraitu beharko litzatekeen: "Udalbatzak gehiengo osoz onartu beharko luke armarria aldatzea; gero, Foru Aldundiari jakinari beharko zaio hartutako erabakia; eta Eusko Ikaskuntzaren aldeko txostena ere beharrezkoa da. Txosten hori dagoeneko badaukagu, prozesua hasi zenean eskatu genuen-eta".
Gogoratu beharra dago martxoaren 9an, 16an eta 23an izan zirela hitzaldiak. Ondoren, mahaingurua egin zuten GOITBn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak