14 urtetik beherakoen mailan, Endika Mataren Grabitatea lanak aipamen berezia jaso zuen. 15 eta 25 urte bitartekoen mailan, Ana Peñalba izan zen irabazlea, Lasaitasuna lanarekin eta bigarren saria jaso zuen Aritz Elortzak Zerua sutan lanagatik. 26 urtetik gorakoen mailan, Ibai Mendiaren Erlea argazkia izan zen irabazlea eta bigarren saria jaso zuen Arantzazu Kortabarriak Bidea argazkiagatik.