Argazki lehiaketako lanen erakusketa Olaranen

Irati Agirreazaldegi 2009ko aza. 20a, 13:19
Zapatuan (azaroak 21) eta domekan (azaroak 22), XV. argazki lehiaketako argazkien erakusketa izango da Olaran etxean, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Guztira 71 argazki aurkeztu dituzte lehiaketan. Hemen duzue irabazleen zerrenda:

Lehen maila: 6 – 12 urte (biak barne)

  1. saria. 20 euro. Udazkena. Ekain Larrea.
  2. saria: 15 euro. Mihi luze. Alazne Rodriguez.

Bigarren maila: 13-18 urte (biak barne)

  1. saria: 150 euro. Loreen maitagarria. Hira Mehmood.
  2. saria:  90 euro. Lagun taldia Aizkorrin. Mikel Lizarazu.

Hirugarren maila: 19 urtetik gorakoak

  1. saria: 150 euro.  Karteldegia gauean. Maialen Ormazabal.
  2. saria: 90 euro. Moda. Ana Peñalba.

Lehenengo mailan, 6 eta 12 urte artekoetan, 17 lan aurkeztu dituzte, eta, epaimahaikoen esanetan, oso maila oneko lanak jaso dituzte. Bigarrenean (13-18 urte) maila txikiagoa izan da eta 14 lan aurkeztu dituzte. Hirugarren mailan, 19 urtetik gorakoenean ere maila ona izan da eta zaila izan dute 40 lanen artetik argazki irabazleak aukeratzea.

Epaimahaia Antzuolako argazki dendako Mari Paz Ugaldek eta Bergarako Kiñuko Juanje Amasorrainek osatu dute.

Herritarren saria

Epaimahaikoen sariez gain, herritarrek aukeratutako argazki onenaren sariak ere banatuko dituzte. Horretarako, erakusketan kutxa bat ipiniko dute eta antzuolarrek maila bakoitzeko boto bana eman ahal izango dute azaroaren 28ra bitartean.

Sari banaketa azaroaren 29an, domekan, egingo dute, 18:30ean, Olaranen, eta hilaren 28an ere erakusketa izango da.

Astelehenetik aurrera www.antzuola.com webgunean izango dituzue argazkiak ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak