Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake Antzuolako Udalaren XII. Argazki Lehiaketan. Hiru maila bereiztu dituzte: 14 urtera artekoen maila; 15 eta 25 urte bitartekoena eta 26 urtetik gorakoena. Gaztetxoenen kasuan, guztiek jasoko dituzte sariak. Beste bi mailetan, irabazleek jaso dute 150na euro eta bigarren geratzen direnek 90na euro. Argazki digital onenak izango du 100 euroko saria.
Oinarriak
Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanak aurkeztu daitezke koloretan zein zuri-beltzean.
Argazki digitalak bidali behar dira, posta elektronikoz, honako helbidera: kultura@antzuola.net. JPG formatuan bidali behar dira eta gehienez 5MB izan behar du.
Paperezko argazkiak aurkeztu behar dira egilearen gaineko datu barik, baina, azteko aldean izenburua idatzita. Argazkiarekin batera, gutunazal itxia aurkeztuko da; gutunazalaren gainean, lanaren izenburua eta zein kategoriatan parte hartzen duen jarriko da. Barruan, parte hartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua jarri behar dira.
Epaimahaia osatzen dute argazki alorreko adituek. Kontuan hartuko dituzte argazkien kalitate teknikoa eta artistikoa eta adierazteko orijinaltasuna.
Urriaren 31n bukatzen da epea argazkiak aurkezteko. Azaroaren 9tik 11ra erakusketa egingo dute Olaran etxeko aretoan, lehiaketara aurkeztu dituzten argazki guztiekin. Azaroaren 11n jakinaraziko du epaimahaiak bere erabakia.