Argazki lehiaketa abian ipini du Udalak

Irati Agirreazaldegi 2009ko ira. 17a, 17:07
Antzuolan jaio edo bizi direnendako gai libreko argazki lehiaketa antolatu du Udalak.

 

Parte-hartzaileak:

  • 1. maila: 6 eta 12 urte artekoak.

  • 2. maila: 13 eta 18 urte artekoak.

  • 3. maila: 19 urtetik gorakoak.

Partaide bakoitzak koloretan zein zuri-beltzean hiru argazki baino ezingo ditu aurkeztu lehiaketarako.

Argazkiak ageriko egilearen datu barik aurkeztu behar dira 30x40 zentimetroko kartoi finean eta argazkion tamaina gehienez 25x35 zentimetrokoa izango da. Atzean argazkiaren izenburua eta maila ipini beharko dira. Gutun-azal itxi batean, berriz, parte-hartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua.

Azaroan erakusketa

Lanak udaletxean aurkeztu behar dira urriaren 30a baino lehen, eta ondoren, argazkilaritza esparruko adituek baloratuko dituzte, kalitate teknikoa eta artistikoa eta adierazteko originaltasunaren arabera.

Sariak

1. maila:

  • Lehen saria: 20 euro.
  • Bigarren saria: 15 euro.

2. eta 3. mailak:

  • 1. saria: 150 euro
  • 2. saria: 90 euro.

 

Sari banaketaren ondoren, lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo dute azaroan, Olaranen. Erakusketa bukatu eta gero egileek udaletxean jaso ahal izango dituzte argazkiak hilabeteren barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak