Denboraldi hasierari dagokionez, orain arte jokatutako bi partiduetan bi berdinketa lortu dituzte, eta ondorioz bi puntu. Etxekoen aurrean joan den astean estreinatu ziren Juanina Garairen mutilak. Etxean Mutrikuren aurka jokatutako lehia gol askokoa izan zen: guztira, sei gol.
Bestalde, lehenengo jardunaldian Urnietaren aurka bana berdindu zuten Antzuolako mutilek.
Partiduz partidu joatea
Juanina Garai entrenatzaile arrasatearrak hartu du taldea gidatzeko ardura. Denboraldi hasieran helburu zehatzik ez dutela jarri adierazi digu entrenatzaileak, "partiduz partidu joan" eta domeketan futbolaz gozatzea izango dela euren asmoa azaldu digu. Gainera, gaineratu du etxeko partiduak izango direla gakoa.