Arbolak oroigarritzat jartzeko baldintzak ipini ditu Udalak

Irati Agirreazaldegi 2008ko urt. 18a, 13:59
Eremu publikoetan oroigarri modura arbolak edo antzerako baldintzen proposamena onartu dute Udalean.

Hildako pertsona bati Udal lorategi batean oroigarria modura arbola bat ipintzeko baimen eskaria jaso zuten Udal erregistroan. Eskaera horren harira, urtarrikaren hasieran egindako osoko bilkuran, aho batez onartu zuten eremu publikoetan oroigarri gisa arbolak edo antzerakoak ipintzeko baldintzen proposamena.

Hortaz, hemendik aurrera horrelako eskaera egiten duen herritarrari baldintza horien berri emango zaio.

Izan ere, Udalean aurreikusi dute kasu horretan interesatuari emandako erantzuna ondorengoen aurrekari izan daitekeela  eta aurrerantzean eskaera gehiago ere egon daitezkeenez arautu beharra dagoela.

Kokalekua udalak markatua
Onartutako proposamenaren arabera, arbolak edo antzerako oroigarriak eremu publikoetan ipintzeko baimena eskatu beharko da udaletxean eta kokapena Udalarekin adostu beharko bada ere honek izango du lekua markatzeko eskumena. Gainera, kale barruko parkeak ezingo dira erabili horrelako oroigarriendako.

Arbola edo dagokion oroigarria interesatuak berak ipini beharko du baina ezaugarri, plaka edo antzerako beste ezer ezingo da ipini eremu publikoetan. Gainera, Udalak ez die tratamendu berezirik emango.

Kentzeko eskubidea
Era honetan landatutako arbolak edo oroigarriak ez dira erregistratuko eta Udalak edozein arrazoirengatik arbola kentzeko beharra ikusiko balu horretarako eskubidea izangoo luke eta ez du trukean ezer eman beharko, ez kontraprestaziorik ezta kalte-ordainik ere .

Gainera, arbola landatutakoan ingurua aurrez zegoen bezala uztea eskatuko zaio interesatuari; eta Udalak ikuskatuko du ea baldintza guztiak bete diren ala ez. Baldintza hauek bete ezean Udalak dagozkion neurriak hartuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak