Balkoi lehiaketa jaietan
Dantza saioaren ostean banatuko dituzte balkoirik eta leihorik ederrenen sariak. Etxeak lorez apaintzeko eta herriari bizitasun apur bat emateko egiten dute lehiaketa. Saridunak dira herriko alde berrian Lurdes Arregi, eta alde zaharrean Judit Iparragirre. Bakoitzak 90 euroko saria jasoko du.
Bestalde, datorren urtean sariak herriko jaietan banatzea erabaki dute loreak mardulago eta ederrago egoten direlako; eta herriko bi gune ere ez dituzte bereiziko.