Aratusteetako domekarako dantza saioak prest dituzte Oinarin dantza taldekoek

Aintzane Irizar 2007ko ots. 12a, 11:15
Oinarin dantza taldekoek urtero Aratusteetako dantza ezberdina prestatzen dute. Herritarrei parte hartzeko aukera ematen diete, gainera. Aurten, iparraldeko Muxikoak dantza aukeratu dute, eta 30 bat lagunek jardungo dute Aratusteetako domekan.

Muxikoen dantzaren berezitasuna da entseguetan hainbat urrats ikasi eta, saioan bertan, gidari lanak egiten dituenaren esanetara dantzatzen dituztela urrats horiek. Dantzariak goitik behera zuriz jantzita eta koloretako besoko batekin azalduko zaizkigu.

Kalejira eta saioa

Goizeko hamarretan, kalejira hasiko dute dantzariek; Muxikoen dantzariak eta sorgin-dantza egingo duten gizonezkoak ibiliko dira kalejiran, bakoitza bere aldetik. Hartza, tximinoa eta animalia-hezitzailea ere ibiliko dira, ohiturak agintzen duen bezala.
Gero, 12:30ean, Zurrategin elkartuko dira guztiak, dantza saioa eskaintzeko. Hantxe, umeek ere egingo dute dantza: txantxuak, sagar dantza, makil txiki, launakoa eta abar.

Orain dela hilabete hasi zituzten Muxikoak dantzaren entseguak; martitzenero elkartu dira ordutik, eta bihar izango dute azkena. Zapatuan, azkenik, entsegu orokorra izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak