Aramaioko alkatearen aldeko mozioa onartu du Udalbatzak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urriaren 7a

Atzoko osoko bilkuran Asier Agirre Aramaioko alkatearen aldeko mozioa onartu zuten. Bederatzi aldeko boto izan zituen mozioak –PSE-EEko zinegotzia abstenitu egin zen eta udal gobernuko zinegotzi bat falta zen–. Modu honetan, elkartasuna eta babesa erakutsi gura dio Udalbatzak Agirreri AHT-aren gaineko herri galdeketa egiteagatik jaso duen zazpi urteko kargugabetze zigorra dela-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak