Apaizaren agur meza irailaren 20an

Irati Agirreazaldegi 2008ko ira. 9a, 11:36
Hainbat urtez Antzuolan eta Bergaran apaiz lanetan jardun ostean, bere herrira, Zarautzera, bueltatuko da Rafael Eizagirre abadea. Hori dela eta, eliztarrek agur-meza egingo dute apaizaren omenez. Errukizko Amaren parrokian izango da meza, irailaren 20an, ohiko orduan, 19:30ean.

Elizkizunean Rafael Eizagirre ordezkatuko duten abadeak ere izango dira, eurendako sarrera meza izango delako. Bergarako San Pedro eta Santa Marina parrokiek eta Antzuolako Errukizko Amarenak abadeak partekatzen dituztenez, hortaz, Iñigo Mitxelena edo Juan Kruz Mendizabal abadeek beteko dute orain arteko Rafael Eizagirreren tokia.

Aldaketak

Apaiz berriek hainbat aldaketa ekarriko dituzte Antzuolako parrokiara. Uztailean eta abuztuan mezen ordutegia murriztu ostean, oraindik ordutegi hori mantendu dute irailean. Abadeen asmoa da irailaren 20tik aurrera ordutegiaren moldaketa egitea. Horretaz gain, elizaren zaharberritze lanak gainbegiratzeko asmoa azaldu dute baita pastoral lanari dagokionez aldaketak egiteko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak