Antzuolarren baloreak adosteko prozesu parte-hartzailea urriaren 26an hasiko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 8a, 12:12
Udalak eta Diputazioak Kudeatuz programaren bitartez herritarren balioak definitu eta adostea hitzartu zuten. Bada, programa hil honetan bertan jarriko dute martxan. Hain zuzen, urriaren 26an egingo dute lehenengo bilera herritarrekin. Prospektiker enpresa arduratuko da parte-hartze prozesuarekin. Bi taldetan banatuta egingo dituzte saioak.

Batetik, kultura eta kirol elkarteetako ordezkariak; eta bestetik, herritarrak. Asmoa da 15 lagun inguruko taldeak izatea; herritarren artean zozketa egingo dute nortzuek parte hartu erabakitzeko. Gainera, politikariak talde horietatik kanpo geratuko dira.

Gaia objektiboki azaldu

Urriaren 26ko bileran armarriaren gaineko datu objektiboak emango ditu Xabier Kerexeta historialariak. Gainera, prozesua zelakoa izango den azalduko dute. Hurrengo bi bileretan talde bakoitzak bere aldetik eztabaidatuko du gaia, eta azkeneko bileran bi taldeak elkartu eta adostasunera iristea izango da helburua.

Adostutakoa Udalari proposatu

Prozesuan adostutakoa Udalari proposatuko diote –erabakia ez da loteslea izango–. Gainera, webgune bat zabalduko dute herritarren iritziak jaso eta prozesua jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak