Bestalde, udaleko kultura batzordeak dei egin die antzuolarrei horrelako emanaldiak egitera ausart daitezen: "Zure argazkiak emanaldi batean konpartitu nahi badituzu edo horretarako prest azalduko litzatekeen norbait ezagutzen baduzu, guri jakinarazteko eskatu nahi dizugu. Bidaia interesgarri bat egin duen norbait ezagutzen baduzu, horren erreferentzia ere guri emateko eskatu nahi dizugu. Harremanetan jarriko ginateke pertsona horrekin bere oporren edo irteeren berri eman dezan. "