'Antzuolarrak berbetan' proiektua Interneten

Aintzane Irizar 2007ko eka. 12a, 14:23
Aurreko egubakoitzean egin zuten 'Antzuolarrak berbetan' proiektuaren aurkezpena. Hainbat herritarren grabazioak egin dituzte, ahozko ondarea jasotzeko helburuarekin. Grabazio horietako asko entzuteko eta irakurtzeko moduan daude orain Interneten.

Antzuolako Udalak Badihardugu elkartearekin egindako hitzarmenaren emaitza da Antzuolarrak berbetan proiektua. Helburua da ahozko ondarea jasotzea. Horrela, hainbat herritar elkarrizketatu dituzte Badihardugukoek azkeneko hiru urtean. Bestalde, aurretik eginda zeuden beste hainbat grabazio ere jaso eta sailkatu dituzte. Grabazio horiek izan dira, besteak beste, Idolaz elkarteak egindakoak, Marijo Deogracias kazetariak Kontuola aldizkarirako egindakoak eta Marijo Iparragirrek beka baterako egindakoak.

Interneten grabazio horietako asko entzuteko edota irakurtzeko aukera dago orain, nahi duen edozeinen eskura. www.antzuola.com webgunera jo behar duzue horretarako, eta hantxe aurkituko duzue lotura Antzuolarrak berbetan gunera jotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak