Antzuolan hamar autotan sartu dira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko irailaren 13a

Azkenaldian Debagoienean errepikatu izan diren autoetako lapurretak Antzuolara ere heldu dira. Abuztu hasieran izan zen lehenengo eta joan den astean errepikatu egin dira. Izan ere, hamar autotan sartu ziren lapurrak eguen gauean. Lapurrek teknika bera erabili zuten auto guztietan aparailu elektrikoak –GPS nabigatzaileak eta musika erreproduzigailuak batez ere– eramateko: alboetako kristalak apurtzea.

Herri osoa zeharkatuz

Lapurrek Antzuola osoa zeharkatu zuten, ahalik eta aparailu gehien eramateko.
Horren adierazle da herriko hiru auzotan ostu zutela; Antigua, Sagasti eta Beheko auzoetan, hain zuzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak