Antzuolako Udalak Aramaioko alkatearen aldeko mozioa onartu du aho batez

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urtarrilaren 14a

Arabako Audientzia Probintzialeko fiskalak, Estatuko abokatuaren laguntzarekin, Aramaioko alkate Asier Agirreri bederatzi urteko inhabilitazio zigorra jarri nahi dio. Horren aurrean, Antzuolako Udalak bere babes osoa erakutsi nahi izan dio Agirreri; eta, bidez batez, prozedura judizialaren bidegabekeria salatu gura izan dute. Aramaioko alkateari leporatzen zaio 2007ko Udal hauteskundeen ostean AHTaren gaineko herri kontsulta egiten laguntzea; froga nagusia da alkateak egun horietako batetan Udaletxeko ateak ireki zizkiela herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak