Antzuolako Udal Etxegintzako administrazio kontseilua berritu egin dute

Aintzane Irizar 2007ko uztailaren 26a

Eguaztenean ezohiko osoko bilkura egin zuten eta hantxe izendatu zituzten administrazio kontseiluko ordezkari berriak. Batzorde orokorra, bestalde, udalbatzarreko hamaika zinegotziek osatzen dute.

Honakoak dira administrazio kontseiluko kide berriak: Pedro Iturbe (EAE), Mamen Jauregi (EAE), Jose Mari Iturbe (Zutik-Ezker Batua-Aralar), Joxi Beltran (EAJ) eta Paco Morcillo (PSE-EE). Pedro Iturbe alkatea izango da kontseilu horretako lehendakaria. Bestalde, Antzuolako Udal Etxegintzako batzorde orokorra aurrerantzean osatuko dute udalbatza osatzen duten zinegotzi guztiek.

Gobernu batzordea

Eguazteneko batzarrean, alkatearen hainbat dekreturen berri ere eman zuten; horietako baten, alkateak gobernu batzorde berriaren eraketa zehazten du. Honakoek osatuko dute gobernu batzordea: Pedro Iturbek (EAE), Patxi Olabarriak (EAE), Mari Paz Ugaldek (EAE) eta Pilar Etxanizek (Zutik-Ezker Batua-Aralar).

Batzordeak, lanean

Udal berrituan eratutako batzorde informatzaileak hasi dira lehen batzarrak egiten. Aurreko astean egin zuen lehendabiziko batzarra Hirigintza batzordeak; oraingo astean Euskara eta Hezkuntza batzordeak, Kirol eta Gazteria batzordeak eta Kultura batzordeak elkartu dira. Gainerakoak irailetik aurrera hasiko dira lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak