'Antzuolako txokoak' argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Usoa Agirre 2009ko api. 15a, 13:16
'Antzuolako txokoak' izenburupean argazki lehiaketa antolatu du Udalak aurten bigarren aldiz. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da. Lehiaketaren helburu nagusia da Antzuolako bazterrak ezagutaraztea. Kaleak, baserriak, iturriak, zubiak, mendiko zein herri barruko edozein txoko har daiteke argazkiaren gaitzat.

Nola aurkeztu

Argazkiak 30x40 zentimetroko krema koloreko kartulinan itsatsita aurkeztu beharko dira, eta argazkiaren neurria gehienez 25x35 zentimetro izango da.

Kartulinaren atzean argazkiaren izenburua ipini beharko da, eta horrekin batera izenburu bera izango duen gutun-azal itxi batean egilearen datuak: izen-abizenak eta telefonoa. Lanak udaletxean aurkeztu beharko dira eta azken eguna apirilaren 30a izango da.

Sariak

Lehiaketan hiru maila bereizi dituzte antolatzaileak:

  • lehen maila, 6 eta 14 urte bitartekoak: 20 eta 15 euroko sariak.
  • bigarren maila, 15 eta 25 urte artekoak: 150 eta 90 euroko sariak.
  • hirugarren maila, 26 urtetik gorakoena: 150 eta 90 euroko sariak.

Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa egingo da maiatzean, antzuolarrek herriko txokoak ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak