Azaroaren 15ean egingo dute hurrengo batzarra, 19:00etan, Olaran etxean. Gotzon Del Teso taldeko kideetako batek azaldu duenez, batzar horretan jende gehiago elkartzea nahi dute eta urtean zehar antola ditzaketen ekintzak zehaztea.
"Printzipioz, nahi dugu urtean lau bat ekintza, behintzat, antolatu; besteak beste, automobil klasikoen erakusketa eta motorren irteerak", azaldu du Gotzon Del Tesok.