Aurreko astean egin zuten lehendabiziko batzarra eta bost lagun elkartu ziren. Azaroaren 15ean egingo dute hurrengo batzarra, 19:00etan, Olaran etxean. Gotzon Del Teso taldeko kideetako batek azaldu duenez, batzar horretan jende gehiago elkartzea nahi dute eta urtean zehar antolatu ditzaketen ekintzak zehaztea.
"Printzipioz, nahi dugu urtean lau bat ekintza, behintzat, antolatzea; besteak beste, automobil klasikoen erakusketa eta motoen irteerak", azaldu du Gotzon Del Tesok.