Antzuolako jaietako paella lehiaketako oinarriak

Usoa Agirre 2009ko uztailaren 2a

Aurten II. Gastronomia Lehiaketa egingo da herriko jaietan. Paella egin beharko da. Izena emateko azken eguna uztailaren 10ean izango da. Hemen dituzue parte hartzeko arauak:

Arauak

  • Aurten paella egingo da.
  • Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
  • Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
  • Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
  • 11:30erako aurkeztuko dira parte hartzaileak pilotaleku txikian.
  • 11:45ean hasiko dira paella prestatzen.
  • 13:15ean bukatuta egon beharko da.
  • 13:15etik aurrera epaimahaia elkartu, erabakia hartu eta sari banaketari ekingo zaio.
  • Udalak ipiniko ditu: jakiak, sua, amantalak eta sariak.
  • Paellera udalak ipiniko du, baina osterantzeko ontziak (sardeska, kutxilo, etab.) parte hartzaileek ekarriko dituzte.
  • Lanerako suak eta mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
  • Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da, bakarrik salda edo fumeta ekarri daiteke eginda.
  • Epaimahaia osatuko dutenak kanpotarrak izango dira.
  • Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dute.

Izena emateko

  • Lehiaketan izena eman nahi duenak uztailaren 10a du azken eguna.
  • Deitu telefonoz udaletxera (943 766 246) edo idatzi e-posta bat: kultura@antzuola.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak