Antzuolako jaiak 2007: egitaraua

Maider Arregi 2007ko uztailaren 12a

Gaur, eguena, hasiko dira Antzuolako jaiak. Aurtengo jaietako berrikuntzetako bat izango da Anelkarrek antolatutako antzinako ezkontza. Hemen duzue jaietako egitaraua.

Eguena, 12

10:30 Umeendako jolasak udaleku irekietako begiraleekin, plazan.
14:00 Umeen herri bazkaria, plazan.
18:00 Txosnak irekiko dira.
18:30 Kalejira herriko txistulari, trikitilari gazte eta buruhandiekin.
19:30 Salbea. Antzuolako abesbatzak Alfonso Ugarteren salbea kantatuko du.
20:15 Oinarineko umeekin ikurrin dantza.
20:30 Txupinazoa, kanpaiak eta udalbatzaren dantza saioa, plazan.
21:30 Kantu afaria herriko plazan. Nork berea eraman beharko du afaltzeko. Ohiko euskal abestiak abestuko dira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak lagunduta.
00:00 Hontzaren jaitsiera kanpandorretik.
00:15 Suzko zezena. Herriko plazatik abiatuko da.
00:30 Kontzertua. Zurrategi plazan. Terry O'Neill ipar irlandarrak egingo du emanaldia. Antzuolarren aspaldiko laguna da O'Neill.

Egubakoitza, 13

09:55 Suziriaren jaurtiketa eta txistularien goiz eresia.
11:00 Umeendako jolas parkea.
11:30 Meza nagusia.
12:30 Bertsolariak Zurrategin: Andoni Egaña eta Maddalen Lujanbio. Erretiratuek salda beroa banatuko dute.
16:30 Umeendako jolas parkea.
19:00 Zezentxoak eta poneyak.
19:30 Pilota partiduak:
Andreu-Larrañaga / Mendizabal-Landaburu
Onsalo-Irureta / Muguruza-Jauregi
20:30 Antzinako euskal ezkontzaren lehen zatia. Ezkongaiak  plazara hurreratuko dira familiarekin. Han, notarioak dotearen berri emango du.
23:30 Ameriketako musika plazan, Arantza eta Panxo taldearekin.
00:00 Kontzertua Zurrategin, Jo Ta Hanka taldearekin.

Zapatua, 14

09:55 Kanoien danbatekoa eta txistularien goiz eresia.
11:00 Umeendako herri kirolak eta txistularien goiz eresia.
11:30 Bergarako Udal Musika Bandaren kalejira.
12:30 Bergarako Udal Musika Bandaren kontzertua.
18:00 Mairuaren alardea. Gero, Oinarin dantza taldearen dantza saioa.
20:00 Presoen aldeko ekitaldia eta omenaldia Zurrategin. Txorizoa eta sagardoa banatuko dute. Gero, kalejira alaia egongo da.
21:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin, plazan.
21:30 Herri afaria txosnetan.
23:00 Dantzaldia Joselu Anaiekin, herriko plazan.
23:00 Musika Zurrategi plazan, DJ Bullekin.
00:00 Suzko zezena.

Domeka, 15

12:00 Umeendako kale antzerkia. Oihulari Klown taldeak lan berria estreinatuko du, herriko plazan.
13:00 Antzinako autoen ibilaldia eta erakusketa herriko kaleetan, 18:00ak arte.
18:00 Antzinako euskal ezkontzaren bigarren zatia, plazan.
19:30 Dantzaldia, Erdizka Lauetan taldearekin.
21:30 Larrain dantza herritarren eskutik, herriko plazan.
21:40 Dantzaldia Unsain anaiekin.
00:00 Jaietako azken suziriak botako dituzte eta herritarrek agur egingo diete jaiei datorren urtera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak