Antzuolako eta Bergarako beteranoak Barkeroren omenezko partiduan

Irati Agirreazaldegi 2008ko abe. 18a, 17:36
Bederatzigarren aldiz jokatuko dute aurten Xabier Barkeroren oroimenez partidua Gabonetan. Umeen areto futbol txapelketa ere Gabonetan jokatuko da frontoian

Aurtengo hitzordua urtarrilaren 3an, zapatua, izango da 16:00etan Eztalan.
Xabier Barkeroren taldekide izandakoek osatuko dute antzuolarren hamaikakoa eta Bergarako futbolari ohiak izango dituzte aurrez aurre. Gaur egun futbola albo batera utzia duten jokalariak dira gehienak, baina partiduan gozatzea da euren helburua. "Gure asmoa da partiduan ondo pasatzea eta bide batez Xabier Barkero zenarekin gogoratzea. Jokalari zenean futbolarengatik dena emateko gertu egoten zen eta nahiko luke guk ere gauza bera egitea. Herritarrak ere animatu nahi ditugu partidua ikustera joateko eta berarekin akordatzeko", esan digu Igor Larrea egungo entrenatzaile eta Barkeroren taldekideak.

Areto Futbola

Ez da hori, ordea, Antzuola Kirol Elkarteak Gabonetarako antolatu duen ekitaldi bakarra. Izan ere, abenduaren 29rako eta 30erako Alfonso Castroren oroimenezko areto futbol txapelketa antolatu dute gaztetxoendako.

Pilotalekuan izango dira partiduak eta 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoek jokatuko dute. Partiduak goizez eta arratsaldez jokatuko dituzte 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 18:30era bitartean. Finala, hilaren 30ean izango da eguerdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak