Antzuolako armarritik kanoiak ken ditzan eskatu diote Udalari

Irati Agirreazaldegi 2009ko urt. 30a, 11:58
Nabarralde elkarteak eskaera aurkeztu dio Antzuolako Udalari herriko armarrian agertzen diren Belateko kanoien gainean hausnarketa egin dezan eta armarritik ken ditzan. Kanoi horiek 1512ko gaztelarren konkistaren adierazle direla diote Nabarraldekoek.

"Militarki okupatu zituzten lur hauek eta Nafarroak independentzia galdu zuen, biolentzia eta gerren bitartez. Estatu okupatzaileak indar gipuzkoarrak erabili zituen nafarren kontra eta honek gure herria zatitzea ekarri zuen, gure arteko liskarrak sortuz", diote idatzian. Euren esanetan, "gure herriaren porrota gogora ekartzen duen erreferentzia historikoa da".

Nabarraldek erreferente sinbolikoak, memoria historikoa, kultura eta nortasuna berreskuratzea helburu izanik eskatu du: "Baldintza legalez baliatuz kanoi horiek armarritik kentzeko".

Askok hala uste badu ere, herriko armarriko kanoiek ez dute zerikusirik Antzuolako jaietako mairuaren alardean irudikatzen den Baldejunkerako borrokarekin.

Antzuolak 1745ean hartu zituen kanoi horiek Gipuzkoako armarritik, baina Gipuzkoakotik 1979an kendu zituzten kanoiok aho batez onartuta. Eskaera bera aurkeztu dute 30 urte geroago Antzuolan. Nabarraldek "hausnarketa serioa" planteatzen du. Hortaz, urtarrileko ohiko udalbatzarrean erabaki zuten armarriaren gaia Kultura Batzordean lantzea erabakiak hartu aurretik.

Batzorde berezia

Armarriaren gaineko batzorde berezia otsailaren 5ean, eguenean, egingo dute udaletxean 18:30ean. Batzorde horretara kulturako batzordekideez gain, gainontzeko zinegotziak zein interesa duten herritarrak daude gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak