Legearen arabera, 50 bat sinadura batzea nahikoa zuen Antzuolako Abertzale Sozialistak plataformak, maiatzaren 27ko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Udaletxeko bulegoan jardun dute bertako idazkariek sinadurak jasotzen eta AASko kideek adierazi digutenez, 219 herritarrek eman dute sinadura.
Orain dela lau urteko hauteskundeetarako beste plataforma bat sortu zuten herrian: Gertu Gae. Hark ere sinadurak batu behar izan zituen eta 137 jaso zituzten.