Antzuolak urarekin duen harremana, erakusketa baten

Leire Kortabarria 2007ko ekainaren 18a

Zabalik dago, joan den egubakoitza ezkero, 'Ura Antzuolan' liburuan oinarritutako erakusketa, Olaranen. Egubakoitzean aurkeztu zituzten biak egileek, Iñigo Ramirez de Okarizek eta Valen Moñuxek, eta Antzuolak urteotan urarekin, batez ere errekarekin, izan duen harremana.

Ekosistematik uholdera

Erakusketa didaktikoak bost gune dauzka. Hala, lehenengoan, uraren inguruko ekosistema bat simulatzen da; hurrengo guneetan, ekosistema hori gizakiak nola aldatu duen azaltzen da, dena Antzuolaren kasura egokituta.

Hala, bigarren gunean, Antzuolan ura zertarako erabili den azaltzen da –garbitzeko, argi-indarra sortzeko, larrua lantzeko…–; hirugarrenean, hasierako harreman ona zelan okertu zen erakusten da, izan ere, Antzuolak uholde asko izan ditu, eta horietako bat simulatzen da, egileek 1988ko uholdeko argazkiak ipini dituzte, hori izan zen-eta herriak izan duen txarrenetako bat. Segidan, uholdeek Antzuolan izandako ondorioak erakusten dira; eta, bukatzeko, Antzuolak hori konpontzeko egin duena: erreka desbideratzea, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak