Antzuolak etxean galdu du futbol zelai berrituaren inaugurazioaren ostean

Irati Agirreazaldegi 2009ko ira. 13a, 00:55
Gaur, zapatua, egin dute belar artifizialezko Eztalako futbol zelai berritua inauguratzeko ekitaldia. Han izan dira jokalariekin batera orain arte presidente izan direnetariko batzuk eta baita Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkariak ere.

Eguerdian hasi dira ospakizunak, inaugurazio ofizialaren aurretik. Izan ere, jokalariek ez ezik zaleek ere zeresan handia dute futbol taldeetan. Hortaz, herritar talde batek bazkaria egin du Eztalan. "Ni partidu guztietara etortzen naiz, baina gaurkoa berezia da eta giro polita sortu da gure artean", esan digu Begoña Egaña taldearen jarraitzaileak.

Presidenteei esker ona

Elgoibarren aurkako ligako lehen partiduaren aurretik, ekitaldi berezia egin dute zelaiaren erdian. Futbol sailaren sorreratik presidente izan direnek oroigarri bana jaso dute. Lau izan dira ibilbide guztian barrena presidenteak: Imanol Garmendia, Tomas Ormaetxea, Koldo Madariaga (kanpoan denez Gurutz anaiak jaso du oroigarria eta baita ohorezko sakea egin ere) eta Felix Alonso, ekitaldian egoterik izan ez duena. Gaur egungo presidentea, berriz, Jose Angel Fernandez da.

Gurutz Madariaga pozik zen: "Orain dela 22 urte sortu genuen anaia Koldok eta biok futbol saila eta gaurko ekitaldia eta ohorezko sakea egitea berezia izan da niretzat".
Gaur egungo presidente Jose Angel Fernandezen esanetan, "zelaiaren inaugurazioa aitzakia polita izan da taldearen alde lanean jardun dutenei merezitako errekonozimendua emateko".

Federazioaren laguntza

Presidente ohiek ez ezik Juan Luis Larrea Gipuzkoako Futbol Federazioko presidenteak ere jaso du oroigarria Pedro Iturbe alkatearen eskutik eta honek AKEren eta Udalaren partetik Federazioari zelaia berritzeko eman duten laguntza eta egindako ahalegina eskertu ditu.

Juan Luis Larrea ere pozik dago zelaiarekin: "Laguntza eman dugu zelaia berritzeko eta  herriak bazuen beharra. Gainera oso ondo geratu da. Taldea ere ondo ikusten dut eta orain belarrik eza ez da behintzat aitzakia izango".

Larreak ez ezik gainontzekoek ere begi onez ikusten dute taldea. "Ilusioz beteta gaude. Orain arte aurre denboraldian ondo jardun dugu eta gogoz gaude ligan buru-belarri sartzeko. Lan ona egiten saiatuko gara", esan zigun Iban Unanue entrenatzaileak. 
Begoña Egaña Antzuolako taldearen zaleak ere oso ondo ikusten du taldea. "Aurten behar baino jende gehiago daukagu eta oso onak gainera. Aurreko denboraldia uste baino hobeto amaitu genuen eta aurten ere gure taldeko mutilek ondo jardungo duten esperantza dugu".

Federazioaren laguntza

Zelai berriaren inaugurazioko partidua irabazteko gogoz atera ziren zelaira antzuolarrak, baina ez zuten lortu Eztalako zaleei poz hori ematerik. Partidua 0 eta 2ko emaitzarekin galdu zuten etxekoek.

Juan Luis Larrea ere pozik zen zelaiarekin: "Laguntza eman dugu zelaia berritzeko eta  herriak bazuen beharra. Gainera oso ondo geratu da. Taldea ere ondo ikusten dut eta orain belarrik eza ez da behintzat aitzakia izango".

Larreak ez ezik gainontzekoek ere begi onez ikusten dute taldea. "Ilusioz beteta gaude. Orain arte aurre denboraldian ondo jardun dugu eta gogoz gaude ligan burubelarri sartzeko. Lan ona egiten saiatuko gara", esan digu Iban Unanue entrenatzaileak.

Begoña Egaña Antzuolako taldearen zaleak ere oso ondo ikusten du taldea. "Aurten behar baino jende gehiago daukagu eta oso onak gainera. Aurreko denboraldia uste baino hobeto amaitu genuen eta aurten ere gure taldeko mutilek ondo jardungo duten esperantza dugu".

Bi gol elgoibartarrek

Zelai berriaren inaugurazioko partidua irabazteko gogoz atera dira zelaira antzuolarrak, baina ez dute lortu Eztalako zaleei poz hori ematerik. Partidua 0 eta 2ko emaitzarekin galdu dute etxekoek.

Lehenengo zatian antzuolarrei jaurtiketa bat langara joan zaie eta beste bat zutoinera, ez dute aukerak aprobetxatzen jakin eta atsedenaldira husnako berdinketarekin ailegatu dira. Bigarren zatiaren hasieran elgoibartarrek lehen gola sartu dute eta etxekoek hainbat aukera ez dituzte aprobetxatu. Jose Angel Fernandezek partidu amaieran esan digunez, "gure ustez sartu den gola arbitroak badirudi ez duela ikusi eta ez du ontzat eman". Elgoibartarrek bigarren gola sartu dute partidua amaitzeko hamar minutu inguru falta zirenean eta markagailuan nagusi izan dira.

Ligako hurrengo bi partiduak etxetik kanpora jokatuko dira, baina ez diote atseden emango zelai berriari. Antzuolarrek entrenamenduak han egingo dituzte eta baita Soraluzekoek ere. Izan ere, euren zelaian obretan dira eta Antzuolan egiten dituzte entrenamenduak eta baita partiduak jokatu ere

Zapore gazi-gozoa utzi die Antzuolarrei ligako lehen partiduak. Zelai berria inauguratzearen pozak eta galtzearen penak bat egin dute amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak