Liderra berdinduta
Anaitasuna sailkapeneko liderra da; baina, 64 puntura berdinduta dago bigarrena den Zumaiakorekin. Hortaz, Azkoitiarrek euren esku dute lidergoa.
Zaleen babesa
"Azkoititik zale asko etorriko direla esan digute. Horregatik, partidu polita izango da, liga amaitzeko tokatu ahal zitzaigun politena", dio Iban Unanue entrenatzaileak.
Sufritutakoa eta gero, zaleekin ospatu gura dute Antzuolako futbolariek datorren urtean ere erregional preferentean izango direla.