Antzuola eta Aiherraren arteko senidetzearen urteurreneko kamisetak salgai ipiniko dituzte

Irati Agirreazaldegi 2009ko urr. 5a, 11:40
Egubakoitzean eta domekan Zurrategin eta plazan ipiniko dituzte salgai kamisetak; umeendako kamisetek zortzi euro balio dute eta helduendakoek hamar euro.

Antzuola eta Aierra herrien arteko senidetzeak 25 urte beteko ditu aurten, eta data berezi horren harira, jendeak gerora ere gogoan izan dezan, kamisetak gertatu dituzte eta salgai izango dira.

Hiru kolore

Umeendako kamisetek (2, 3, 4-5, 6-8, 10-12 neurriak) zortzi euro balioko dute eta helduendakoek (S, M, L, XL eta XXL neurriak) hamar euro. Neurrietan ez ezik koloreetan ere bada ezberdintasunik; hiru koloretakoak egongo dira eskuragai: neurri txikikoak kamiseta laranjak izango dira eta handietan granatea eta beltza ipiniko dituzte aukeran.

Kamisetak Zurrategi plazan egubakoitz arratsaldean ipiniko duten mahai batean salduko dituzte, eta domekan, senidetzearen ekitaldi nagusiak egingo diren egunean ere egongo da kamisetak erosteko aukerarik, orduan herriko plazan. Bestalde Antzuola-Aiherra senidetzearen urteurreneko ekitaldiak dauden guztietan ipiniko dituzte salgai, baita udaletxean ere agortu bitartean. Guztira 400 kamiseta egin dituzte eta asmoa da Aiherrara ere eramatea.

Bazkari txartelak

Egubakoitzean eta domekan egongo dira kamisetak salgai, baina domekan, urriaren 11n, 14:30ean, pilotalekuan izango den bazkarirako txartelak aurrez erosi beharko dira. Izan ere, txartelak erosteko azken eguna urriaren 7a, eguaztena da.Txartelak salgai daude herriko tabernetan, gaztetxean, liburutegian eta udaletxean. Umeendako txartelak sei eurotan eros daitezke eta helduendakoak 12 eurotan.

Bazkariaren aurretik poteoa izango da trikitilariekin eta bazkalostean, berriz, kantu saioa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak