Autobusa
Interesa dutenek Udaletxera jo beharko dute; 943 76 62 46 telefonora deitu; edo kultura@antzuola.net helbidera idatzi. Dagoeneko aukera dago izena emateko.
Egingo dituzten ekintzak
Aiherran egingo duten azken festarako antolatu dute programa. Bi herrien arteko herri kirolak egingo dituzte, umeen antzerkia, herri biak lotzeko erakundeen arteko ekintza sinbolikoa, luncha, bazkaria eta bazkal ondoren kantu eta dantza saioa egingo dute.
Modu honetan amaitutzat emango dituzte senidetzea ospatzeko egin dituzten ekitaldiak.