Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertan dira Antzuolako jaiak eta jai batzordeak gertu dauka egitaraua. Aurtengo jaietako berrikuntzetako bat da egubakoitz eguerdian egingo duten marmitako lehiaketa. Aurrez, inoiz egin izan dute gastronomia lehiaketa jaietan, eta aurten jarduera horri eutsi nahi izan diote. Bestalde, orain arte egubakoitzean egin izan den bertso saioa domekara aldatu dute. Amaia Agirrek eta Jokin Sorozabalek jardungo dute. Jaietan berria da hontzaren jaitsiera ere. Aurten udaletxean ongietorria egingo diotenak DYAko kideak izango dira. Hementxe duzue jaietako egitarau osoa.