Argiteria azpiegitura berritzeak izango duen zailtasun tekniko txikiak direla-eta, ez da beharrezkoa izango proiektua idaztea. Hala, Udaleko zerbitzu teknikoak arduratuko dira aipatutako bi auzoetako lanak gainbegiratzeaz.
Zaharkituta geratu da
Pedro Iturbe alkateak lanok egiteko “beharra” azpimarratu du. Izan ere, auzoa zaharkituta geratu da, eta gaur egungo argiteria azpiegitura ez da egokiena.
Antigua eta Errekaldeko argiteria sareak ez du eroale neutroa eta hainbat tokitan, ezta babesgarririk ere. Hala egingo dituzten lanekin sarea hobetuko da, eta neurri batean, baita segurtasuna ere. Esan behar da lurrerako eroalea jarriko dutela argiteria azpiegitura guztian.