Domekan batutako dirua Kongoko eta Senegaleko proiektuetarako bideratuko du Anelkarrek.
Mundumirarako erositakoak
Domekan banatutako generoa Mundumira jaialdirako erositakoa izan zen. Aurreikusitakoa baino gutxiago saldu zuten Mundumiran Anelkarrek, AKEk eta Oinarin dantza taldearen txosnak. Hala, sobratutako generoa izozkailuan sartu eta herriko beste jai batzuetarako erabili dute: besteak beste, Kalebarrengo jaiak eta Ondarrekoak. Zapatuko herri afarian banatutako solomoa ere Mundumirarako erositakoa izan zen. Saldu barik geratu den generoa ingurukoen artean saltzen dabiltza, hutsean ontziratuta.