Anelkarrek 3.000 euro batu ditu Haitirako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko martxoaren 30a

Zapatuan Anelkarrek egindako afari solidarioan eman zioten 3.000 euroko txekea Leire Atxega Elizbarrutiko dinamizatzaileari. Atxega datorren hil bukaeran joango da Haitira eta Dominikar errepublikara, kaltetuei laguntzera. Hitza eman du handik bueltan Antzuolan izango dela bere esperientziaren berri emateko. Anelkarrek eskerrak eman nahi dizkio Antzuolako herriari, bakoitzak bere mailan erakutsi duen elkartasunagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak