Anelkar Elkartasun Taldeak udaberriko festa egingo du hauteskunde egunean

Aintzane Irizar 2007ko mai. 25a, 13:51
Urtean hiruzpalau Elkartasun Festa antolatzen ditu Anelkar taldeak herrian. Etzi, domeka, egingo dute udaberrikoa. Horrela, hauteskundeetako domekari beste ukitu bat emango diote.

Ekitaldiak 19:00etan hasiko dituzte; ordu horretan jarriko dute Bidezko Merkataritzako produktuak saltzeko postua Zurrategi plazan. Zozketa ere antolatu dute; batetik, Euskadiko Kutxak emandako oparien sorta bat zozkatu dute eta bestetik, Bidezko Merkataritzako produktuen beste sorta bat. Domeka arratsaldean zehar ibiliko dira zozketarako txartelak saltzen. Brasil, Congo eta Senegalerako izango da batutako dirua. Gainera, herrialde horietan martxan dauzkaten proiektuen berri emango diete domekan herritarrei.


kale antzerkia

Bestalde, kale antzerki emanaldia antolatu du Anelkarrek, Udalaren laguntzarekin. Oihulari Klown antzerki taldeak Otiacicoch antzezlana eskainiko du Zurrategin. Antzezlan probokatzailea da. El Salvadorretik eta 1500. urtetik  etorritako indigena talde bat osatzen dute aktoreek. Txundituta geratuko dira publikoan daudenen arroparekin, orrazkerekin... Hasieran, beldurtu ere egingo dira, baina, gero, jolasean hasi eta publikoa probokatu ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak