Anbulatorioa egiteko baldintzak badaude

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko eka. 7a, 12:03
Antzuolako Udalaren eta Antzuolako Udal Etxegintza SA enpresaren arteko alokairu kontratua hitzartuta, Torresoroako eraikinean Osakidetzako lokala atontzeko baldintzak betetzen dira. Izan ere, Osakidetzak jarritako baldintzetako bat zen lokala Udalaren jabetzakoa izatea eta Udalak Osakidetzari lagapena egitea.

Udal Etxegintzaren esku

Torresoroako eraikina Antzuolako Udal Etxegintzarena –enpresa Udalarena da %100– izanez gero, BEZa berreskuratzeko aukera zegoen.

Hasiera baten, Udalak Antzuolako Udal Etxegintzari eskatu zion Torresoroa eraikitzeko, Udalaren lurretan. Modu horretan, baina, BEZa berreskuratzerik ez zegoen.

Osakidetzaren eskaera

Osakidetzak osasun etxea Torresoroan atondu ahal izateko jarritako baldintzetako bat zen lokala Udalarena izatea.

Udalak Antzuolako Udal Etxegintzari eman zion eraikina –sendagilearen lokala izan ezik– BEZa berreskuratzeko asmoz. Orain, Antzuolako Udal Etxegintzak Udalari alokatuko dio eraikina, bereziki gizarte eta kultura zerbitzuak emateko. Behin tramite guztiak amaituta, Osakidetzak sendagilearen lokala egiteko baldintza guztiak bete dira. "Garrantzi handiko operazioa izan da eta horregatik luzatu dira hainbat gai", azaldu du alkateak. "Osakidetzaren baldintza zen lokala Udalarena izatea; behin tramitazioa eginda, eskriturak sinatzea falta dira", dio alkateak.

Osasun etxea 

155,56 metro koadroko lokala da Torresoroan sendagilearen lokala jartzeko erabiliko dutena. Sendagilearen kontsulta, erizain kontsulta, itxarongela eta beste hainbat gela izango ditu eraikinak. Medikuntza orokorra eta pediatria zerbitzuak emango dituzte.

Enplegu tailerra 

Ekainaren 1etik 2011ko maiatzaren 31ra bitartean landuko da Debagoieneko II. enplegu tailerra. Erizaintzan, arreta soziosanitarioan eta terapia okupazionalean hezi eta prestatuko dituzte ikasleak. Mankomunitateak finantzatu beharreko proiektua izanda, kostua udalen artean banatuko dute. Antzuolako Udalari 2.200 euro kostako zaio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak